XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hirugarren bat, gartzelako biblioteka, gaur egun asko hobetu dena.
Ni gogoratzen naiz, Francoren garaian egon nintzenean, ez genuela libururik hartzen biblioteka horretatik, oso txarra zelako.
Baina zigortuta zeundenean ez zizuten zeure libururik zeldan sartzen uzten.
Orduan instantzia bidez eskatu behar izaten zenuen gartzelako bibliotekara.
Eta ekartzen zuten zerrendan Pizarro, Santa Teresita de Jesus,
Eta gero batez ere testu liburuak... ez dakit.
Nik normalean liburu bat irakurri eta behean uzten nuen gero.
Poesia, prosa... Ze autore irakurtzen da gehien.
Hori egia bada, han bostehun idazle frustratu dago.
Han asko irakurtzen da.
Batez ere euskal literatura, nahiz eta erdarazkoa ere bai.
Ipuinak eta holakoak batez ere.
Poesia gutxiago irakurtzen bada ere, nere eritziz kalean baino gehiago irakurtzen da, askozaz ere gehiago.
Uste dut kalean ez dela ia poesiarik irakurtzen.
Eta gaur egunean argitaletxeek ez dute poesia libururik plazaratu nahi izaten.
Idazterakoan ere, jendea poesia idazten hasten da ipuinak idatzi aurretik.
Han, sartzen den guztia irakurtzen da,
Jendeak bere burua analfabetotzat ikusten du literaturaren alorrean, tira, ez analfabeto, ez dutela irakurri izan, eta orduan galdutako denbora irabazi nahi izaten da; hamar urtetan irakurri ez dena hiru-lau urtetan irakurri nahi.
Egun guztia irakurtzen pasatzen da.
Durangon azoka badago, esate baterako, hurrengo egunean ehun liburu sartzen dira, eta edozein irakurri.
Hori eguneroko gaia zen.
Gero
Taldeetan egiten zen.
Ideologiari buruzko debateak eta taldeka ere egiten genituen, binaka, bazkalorduetan, patioan... Pentsa, esan dizuet, euskal literaturaz inork ez zekien ezer.
Oraintxe ari gara ikasten.
Badakizu zer gertatu den, jendeak oso gutxi irakurri duela gartzelan sartu aurretik.
Debateak eta, agian egingo dituzte orain, baina oraindik oso mugatuta daude maila horretan.
Nik esaten dizut, sartu nintzenean, nik idatzi?.